INFO
Noizbait AEK euskaltegian euskera ikasteko aukera izan dutenek, badakite ez dela besteak bezalako eskola. Betidanik erakarri egin digu AEK euskaltegietan irakaskuntza ulertzeko eta praktikan jartzeko eredua. Ohiko irakaskuntza eredutik aldendu (teoria apunteetan eta edukiak memorizatzeko eredutik alegia) eta pertsonen arteko harremanean eta esperientzietan oinarritutako eredua landu dute, gure ikuspuntutik ulertuta behintzat. Euskara irakasteko eta praktikan jartzeko tresna anitz erabili izan dira eta gure kasuan, musikarekiko maitasuna eta musika bidezko mezuak zabaltzeko tailerrak antolatu genituen.

Lau eguneko ikastarotxoa izan zen eta bertan, Zigor DZrekin batera, gustukoak ditugun musiken berri eman eta teoria ezagututa, soinu ekipoekin eta diskoak jartzeko eta skatxak egiteko teknikarekin saio praktikoak egin genituen. Amaitzeko festa Goiz Argi tabernan, ikasitakoa praktikan jarri eta harremanak estutzeko aukera aproposa :-)
Mila esker AEK-ko irakasle eta ikastaroan parte hartu zuten lagun guztiei.